top of page

Annie Londreskoa da sortzez, eta New Yorkeko Pacific College of Oriental Medicine entzutetsuan ikasi zuen. Gradua lortu eta gero Acupuncture and Oriental Medicine (NCCAOM) erakundeak emandako lizentzia lortu zuen akupunturan eta herbologian, belar medikuntzan, aritzeko.

 

2020ko urtarrilean Bilbora joan zen bizitzera, eta ugalkortasun eta ginekologian espezializatu zen Richard Blitsteinen gidaritzapean.
Euskal Herrian Txinako medikuntza Klasikoa ikertzen jarraitu du Anniek. Giza kanalen sisteman, elikadura terapian edo Akupuntura Aurreratuan sakondu du. Eta, 2022az geroztik, Medikuntza Txinatar Klasikoaren ulermenean gehiago barneratzeko, buru-belarri ari da Ann Cecil-Sterman irakasle prestigiotsuarekin.

 

Annieren jardunean eragin handia du Guy Burgs bere beste irakasle nagusiak. Meditazio maisua da Burgs, eta 2010az geroztik haren eskolei esker burua eta gorputzaren arteko dinamika hobeto ulertu eta norbanakoen borondatea nola indartu ikasi du Anniek. Irakaspen horien bidez osasuna eta zoriona ekartzeko bide berriak ezagutu ditu Anniek, eta horri eskerrak pazienteei antsietatea atzean uzten eta bakea aurkitzen lagundu diezaieke.

head shot clipped.jpg

Mi educación en la curación comenzó en 2010, cuando fui a un retiro de meditación y conocí a quien se convirtió en mi principal maestro en la vida, 'Burgs'. Durante los años siguientes -y aún hoy- aprendí a meditar y me bebí sus profundas enseñanzas ancestrales sobre lo que es estar vivo, la relación dinámica entre el cuerpo y la mente, el Dhamma y la importancia de la virtud.

Aprendo y evoluciono constantemente como practicante de medicina china, como sanadora y como ser humano.

willian-justen-de-vasconcellos-_MMP5j_fCqw-unsplash.jpg

“Ebatzi ezazu gatazka, zuk zarena pentsatzen duzuna eta zure bizitzak behar lukeela pentsatzen duzuna eta zure bizitza benetan denaren artean. Zoriona da dagoenarekin, den horrekin, bat egitea. Hori aski dela jakitea da. Bizia, bizirik egotea, hain baita handia”.

~ Burgs

Annie F. Olsson

ACUPUNTURA CLASICA & HIERBAS MEDICINALES

bottom of page