top of page

EMAKUMEEN OSASUNA ETA UGALKORTASUNA

Bere jarduna espezialitate bakarrera mugatzen ez duen arren, Emakumeen Osasun eta Ugalkortasunaren alorrean aritu da Annie luzaroan. Jende askori lagundu dio hilekoak, gernu-infekzioek, ugalkortasun zailtasunek, haurdunaldiak edo menopausiak eragindako arazoekin.

HILEKOA

Medikuntza txinatarrak hainbat tratamendu eskaintzen ditu "pilula hartzeaz harago" (pilula kontrazepzio-metodo eraginkorra da; baina ez ditu zuzentzen hilekoak eragindako ondoez askoren erroan dauden desoreka hormonalak).
Akupuntura klasikoak eta sendabelarrek gorputza indartu dezakete, sistema endokrinoa eta ugal-sistema piztuz. Hileko-ziklo osasuntsua berreskuratu daiteke horrela, ugalkortasuna optimizatuz. Hileko mingarriak badituzu, menstruazioaren aurreko sindromea, ziklo irregularrak, amenorrea edo beste sintoma batzuk… hemen naukazu; zeuri laguntzeko prest nago.

mona-mok-wx4A5w85Sm8-unsplash_edited_edited.jpg
bogomil-mihaylov-EPdCJtYPrPE-unsplash.jpg

UGALKORTASUNA

Ume bat izan nahi duzu. Agian bila hasi berri zara; agian denbora asko daramazu saiatzen eta erabat etsita zaude oraindik lortu ez duzulako. Agian zure inguruko bikote guztiak haurdun geratzen ari dira, itxuraz, ahaleginik gabe, eta zu ezin sinetsita zaude; zergatik tokatu behar izan zaizu zuri? Agian haurdun egon zara iraganean, baina badirudi ezin duzula berriz lortu. Nola liteke?

Agian hamaika proba eta test egin dituzu, eta ez dute ezer txarrik aurkitu; edo dena probatu duzula uste duzu (in vitro ernalketa barne), baina ez du ezerk funtzionatu, eta jota zaude.

Ez etsi.
Nirekin lan egitera gonbidatzen zaitut. Beste bide bat hartuko dugu, Medikuntza Txinatarraren antzinako jakinduria lagun.

Ugalkortasun arazo askoren oinarrian egon ohi diren desorekak identifikatu eta tratatu ditzake Medikuntza Txinatarrak. Adibidez obulazioa erregulatu dezake, fase folikular eta luteala babestu, hormonak orekatu, gaixotasun autoimmune eta hanturekin lagundu (hala nola, pelbiseko gaixotasun inflamatorioa eta endometriosia), eta obuluen kalitatea hobetu.

Azken batean Medikuntza Txinatarrak zu zeu tratatzen zaitu, norbanakoa. Giza gorputzari bere osotasunean begiratzen dio. Burua, sentipenak eta gorputza elkar lotuta daude eta, horregatik, emozionalki gertatzen dena arretaz aztertzea oinarri-oinarrizkoa da. Elkarrekin egingo dugu lan hori.

HAURDUNALDIA

Akupuntura segurua da haurdunaldian. Are gehiago: milaka urtetan erabili izan da haurdunaldi osasuntsu bat izateko.
Akupunturak lagundu egin diezazuke, adibidez: goizetako goragalearekin, buruko minarekin, nekea edo eta estresarekin, hanketako karranpekin, burutik beherakoekin, baita ipurdiz aurrerako aurkezpenarekin ere.

yutaro-kikuchi-BB-hmJEYHjE-unsplash.jpg

MENOPAUSIA ETA MENOPAUSIAREN INGURUKOAK

Trantsizio garai garrantzitsua da menopausia; sintoma asko eta laguntza gutxirekin bizi duguna. Ugal-energia aldatzeak sakon sentitzen da gorputzean, eta, sarri, eragina izan ohi du buruan; eta alderdi emozional eta espiritualean. Aldarte aldaketa bortitzak, beroaldiak, lehortasuna, loezina eta gaueko izerdiak izan ditzake garai hau bizi duen emakumeak. Akupuntura klasikoak eta sendabelarrek horiekin denekin lagun diezazukete.

Annie F. Olsson

ACUPUNTURA CLASICA & HIERBAS MEDICINALES

bottom of page