top of page
geordanna-cordero-2Qg4y32pdCc-unsplash.jpg

Zaindua sentituko zara
Zeure kezkak arretaz aditu eta ulertuko dituen arreta profesionala izango duzu
Zeure osasun egoeraren ebaluazio xehea jasoko duzu


Lehen hitzordurako bi ordu erreserbatzen ditut. Hortik aurrerakoak ordubetekoak izango dira. Elkarrekin elkarrizketan sakonduz, zure sintomak zerk eragin dituen argituko dugu.

Gero pultsua hartu eta mihiari begiratzen diot (Medikuntza Txinatarrean diagnostikoko modu tradizionalak dira bi horiek).

Ondoren akupuntura tratamendu bat emango dizut. Orratzak 25-40 minutu bitartean erabiliko ditugu, tratamendu motaren arabera. Beharraren arabera bentosak, gua sha, edo lantzetak ere erabil ditzaket. Bizi ohiturei eta dietari dagozkien aholku pertsonalizatuak emango dizkizut, horiek jarraituz gero tratamenduaren eraginkortasuna nabarmen handitzen baita. Saio batzuen ondoren, zure baimenarekin, sendabelarrak errezetatuko dizkizut.


Paziente gehienek hitzorduetan erlaxatu egiten direla esaten dute, “beren onera” etortzen ari direla sentitzen dute.
Batzuetan sintomek okerrera egiten dute hobera egin aurretik, akupunturaren helburua patologia erabat askatu eta sendatzea baita, eta ez sorgortzea edo murriztea (hori egiten du medikazio farmazeutikoak).

Annie F. Olsson

ACUPUNTURA CLASICA & HIERBAS MEDICINALES

bottom of page