top of page
annie-spratt-pKpipZVVEC0-unsplash_edited.jpg
annie-spratt-pKpipZVVEC0-unsplash_edited.jpg

ohiko galderak


Nola egiten du lan akupunturak?
Energia giza gorputzeko kanaletan barrena dabil, berez. Kanal edo bide horietan oztopoak aurkituz gero desorekak sortzen dira, eta horrek ondoeza ekarri ohi du; batzuetan ondoez arina izaten da, baina gaixotasun larriak ere eragin ditzake. Energia jarioa berezko egoerara ekartzeko orratz fin-finen puntak gorputzean sartzean datza akupuntura.
Blokeo edo energia geldialdiek forma asko izan ditzakete. Batzuk fisikoak dira, eta mina, artritisa eta hantura sor dezakete; beste batzuk emozionalak dira, eta depresioa, antsietatea eta trauma osteko estresaren nahasmendua sor dezakete.

 

Zer da Akupuntura Klasikoa?
Akupuntura Aurreratua ere esaten zaio batzuetan. Akupuntura Klasikoak akupuntura kanal guztien erabilera adierazten duen terminoa da. Horretan kanal gutxiago erabiltzen dituen akupuntura modernoarekiko ("Medikuntza Txinatar Tradizionala") desberdina da. Akupuntura aurreratua praktika zaharra da, oso sofistikatua, eta ez du parekorik. Gaixotasunaren oinarrian dauden kausak identifikatu eta pazienteei ohiturak eta sinesmenak eraldatzen laguntzeko lan egiten du, aldaketa sistematikoa eragiteko.

Txinako Medikuntza Zaharraren ardatzean dagoen sinesmena da, berezko adimena dagoela lanean gure planetako bizia sortu eta mantentzen. Gizakiok mikrokosmosak gara naturaren, makrokosmosaren, baitan. Makrokosmos horren adimena eta energia –Qi, "Txi" ahoskatzen da–, gugan dabil jarioan eta sendatzeko ahalmen handia du. Medikuntza Txinatarrean ari garenon eginbeharra da gorputzari laguntzea patologiari erantzun diezaion, horretarako behar dituen baliabideak emanaz, eta gorputz-buru-izpirituaren oreka naturala berrezarriz.

IMG_1383_edited.jpg
Zer egin behar nuke akupuntura saio baten aurretik?
Zerbait jan saioa baino lehen, ez etorri baraurik. Ez edan alkoholik; ez hitzordua baino lehen, ezta gero ere. Hitzordu bakoitzean zure mingainari begiratuko diot, beraz ez da komeni janari edo edari oso koloretsurik hartzea zitaren aurretxoan, ezta mihia igurztea ere.

Akupunturak min ematen al du?
Ez, oro har ez du minik egiten. Orratzek deserosotasun pittin bat sortzekotan, oso segundo gutxiko kontua izan ohi da.
Gehienetan tratamendua jasotzen ari den pazientea erlaxatu egin ohi da eta, askok, onura sentitzen dute saioan bertan.


Akupuntura segurua al da?
Akupunturista trebatu batek egiten duenean, oso segurua da.

Zenbat aldiz etorri behar dut?
Astean tratamendu bat, edo pare bat, jasotzea da ohikoena. Tratamenduaren iraupen zehatza aldatu egiten da kasu batetik bestera; eta iraupen hori pazientearen sintomen, osasun-mailaren, eta gomendatutako dieta eta bizimodu-aldaketen araberakoa da. Sintomak zorrotzak direnean tratamendu gutxi behar dira normalean; aldiz, gaixotasun kronikoetan tratamenduak zenbait aste edo, are, zenbait hilabete har ditzake.

Annie F. Olsson

ACUPUNTURA CLASICA & HIERBAS MEDICINALES

bottom of page